Jose Arana gunekoak dantzan Korrika datorrela iragartzeko

Imanol Beloki Unamuno 2019ko apirilaren 3a

Arizmendiko Jose Arana gunekoek Korrikaren bueltan, bideoklipa egin dute. Gurasoek, irakasleek eta haurrek hartu dute parte bertan, eta, atzo, Youtube plataforman publikatuta, bideoak ia 2.000 ikustaldi ditu momentu honetan.

Bideoklipa egiteko proiektua orain dela hilabete pare bat hasi zen. 50 guraso eta irakasleen eta 5 urteko beste 20 bat umek hartu dute parte lan honetan. Atzo egin zuten bideokliparen aurkezpena Zaldibar antzokian, eta harmailak beteta izan ziren. Guztira, 150 pertsona batu ziren ikus-entzunezko emanaldiaz gozatzeko.

Arizmendiko Jose Arana gunekoen Korrika bideokliparen aurkezpena Zaldibarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak