Baserri kultura landuta, hainbat proposamen egin dizkie ikastetxetako haurrek udalbatzako kideei

Imanol Beloki Unamuno 2019ko api. 2a, 09:01
Udal ordezkariak ikastetxeetako haurren proposamenak entzuten.

Eskola Agenda 21 programaren baitan, Eskoriatzako ikastetxeetako ikasleek baserri kultura landu dute. Azaroan hasi eta otsailera arte gai honen inguruko hainbat aspektu landu dituzte, eta egindako lana eta azterketa horretako ondorioak erakusten izan ziren, atzo, udal ordezkarien aurrean, Eskoriatzako osoko bilkuren aretoan.

Jaien jatorria aztertu dute, hiru baserrietan bisita ere egin dute landareez eta fruituez asko ikasiz, herriko lan sektoreak aztertu dituzte, paisaia eta sasibisitak landu dituzte (Baserritarrek sortu eta mantentzen zituztenak, elizateak eta herrigunea lotzeko. Bide hauek publikoak ziren eta urtean behin sasibisita izaten zuten, hau da, udaletxeko ordezkariek bidea bisitatzen zuten eta egoera kaskarrean egoten bazen, auzolana deitzen zuten hura konpontzeko), baserriek jasan dituzten aldaketak aztertu dituzte, eta horietan ere izan dira bi baserritarren bizimodua ezagutzen…, besteak beste.

Eskoriatzako ikastetxeetako haurrak osoko bilkura aretoan.

Aztertu dituztenak aipatuta proposamenak egin zizkieten udal ordezkariei, eta honen aurrean, Josu Ezkurdia alkateordeak adierazi zien kontuan hartuko dituztela euren ekarpenak, eta ari direla horietako hainbat puntu hobetzeko lanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak