Willy Russell da lanaren egilea, eta, Begoña Bilbao zuzendariaren gidaritzapean, Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza izango dira oholtza gainean antzezten. Euskaraz izango da, eta adin guztiei zuzendutakoa.
Antzezlan honetan, unibertsitateko heziketa-eredu eta konbentzio guztiak hausten dituen irakasle mozkorti eta anarkiko bat ageri da, Frank izena duena. Irakaskuntzarako dituen arau eta pauta guztiak hankaz gora joango zaizkio, herri txiki bateko neska bat bere eskoletara joaten hasten denean. Rita da neska hori, eta hura agertzeak Frank berpiztuko du.