Bigarren urtez ospatuko dute Udaberritxotx! jaia Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mar. 28a, 08:59
Iaz, Udaberritxotx! jaian.

Eingeinke Kultura Elkarteko kideek bigarren urtez antolatu dute Udaberritxotx! jaia. Apirilaren 6rako egun osoko egitaraua prestatu dute, eta herri osoa elkartzeko eta euskara sustatzeko antolatutako ekimenak sagardoa izango du ardatz. Hori horrela, askotariko sagardo motak probatzeko aukera izango dute plazara joaten direnek. Gaur jarri dituzte bazkarirako txartelak salgai Inkernu eta Goxo Txikin.

Egitaraua honako hau izango da: 12:30ean hasiko da jaia, eta, hain zuzen ere, hainbat sagardo mota probatzeko postuak egongo dira, eta baita askotariko gaztak ere. 15:00etan bazkaria izango da –entsalada, saiheskia eta postrea–; 18:00etan, berriz, aulki jokoa; eta 19:00etan, Kontuz Erromeria taldearen emanaldia.

Bazkarirako txartelak salgai

Gaur, eguena, jarriko dituzte Udaberritxotx! jaiko bazkarirako txartelak salgai. Inkernun eta Goxo Txikin erosi daitezke –helduek 15 euro, eta 12 urtetik beherakoek 8 euro–. "Iaz, 230 lagun batu ziren bazkaritarako, eta aurten ere halako arrakasta izan nahiko genuke", adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak