Hastapeneko swing dantza ikastaroa izango da zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mar. 21a, 17:58
Swing-a dantzatzen.

Zapatuan, 17:00etatik 19:00etara bitartean, hastapeneko swing dantza ikastaroa izango da Joseba Iñurrategi pilotalekuan. Bi orduko saiora joan nahi duenak kultura etxean eman beharko du izena, eta prezioa bost euro da.

Ondo pasatzeko, jendeari swinga zer den erakusteko eta, bide batez, dantza eginez gozatzeko antolatu dute ikastaroa. Saioa, Marian Barragan elgoibartarrak emango du, eta izena emateko aukera dago oraindik.

Domekan, berriz, kultura etxean, esperimentuak egiteko tailer bat izango da, kimikarekin jolastea helburu duena. Slime-a, izotz lehorra eta halako esperimentuak egingo dituzte bertan batzen direnek, eta, horiek egiteko, zikintzeko moduko arropa eramateko gomendioa helarazi dute antolatzaileek. Ikastaroa 17:00etatik 19:00etara bitartean izango da, eta 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Ikastaroko plazak beteta, guztira, hamazazpi pertsona batuko dira bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak