Eskoriatzako jaiak heltzeko denbora dezente falta da oraindik, baina, programa lehenbailehen prest izateko, herri bilerak egingo dituzte. Hori horrela, lehenengo bilera martxoaren 27an izango da, eguaztena, 18:00etan, kultura etxeko lehen solairuan. San Pedro jaietako egitaraua prestatzen laguntzeko interesa duen edonork izango du parte hartzeko aukera. Hala, Eskoriatzako Udalak herritarrak animatu nahi ditu bileretan parte hartzera eta denen artean denen gustuko jaiak prestatzera.
Proposamenak aurreratzen joateko, eta baita ekarpenak egin nahi baina bilerara joan ezin dutenei aukera ematearren ere, galdetegi bat prestatu dute, eskoriatzarren iritzia, iradokizunak eta ekarpenak ezagutzeko aurtengo jaiei buruz. Galdetegia Eskoriatza.eus webgunean bete daiteke
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.