Igor Meltxor: "Kirol apustuen arazo nagusia normalizazioa da"

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mar. 14a, 11:00
Igor Meltxorren hitzaldia, Zaldibar antzokian.

Zer dago apustu etxeen atzean? izeneko hitzaldia izan zen atzo, Zaldibar antzokian, Igor Meltxor idazle eta ikerlariaren eskutik. Bertan, apustu etxeek pertsonengan eta gizarte osoarengan sortzen dituzten arazoak izan zituen hizpide.

Apustu etxeen eta heroinaren arteko konparaketa eginda hasi zuen hitzaldia Meltxorrek. "Apustu etxeen eta heroinaren arteko modus operandi-a antzekoa da. Langabezia handia dagoen eremutan gertatzen da arazoa; gainera, gazteenak harrapatzea da helburua. Drogarekin, lehenengo dosira gonbidatu egiten zintuzten, eta jokoan ere berdin gertatzen da gaur egun. Bonus liberados delakoak oparitzen dizkizute jokoan hasteko…".

Hartu beharreko neurriak

Gizarte osoari begira, kontzientziazio kanpaina egin behar dela, iragarkiak kentzea ezinbestekoa dela eta instituzioek neurriak hartu behar dituztela adierazi zuen Igor Meltxorrek. "Gizarteak normaltzat du apustua, baina normalizazio hori da benetako arazo nagusia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak