Estreinakoz jaso dute Eskoriatzako feministen elkartekoek emakumeei zuzendutako defentsa pertsonalerako ikastaroa, eta bertaratu zirenen jakin-nahia lagun, intentsitate handiko parte-hartzea izan zuen saioak, Emakumeen Egunean.
Ez zituzten teknika konplikatuak erabili eta Arrasateko Aikido taldekoek defendatzeko modu errazak erakutsi zizkieten parte-hartzaileei. Askotariko adineko jendea izan zen gainera eta gustura ibili ziren.
Saioak izan zuen arrakasta ikusita, feministen elkartetik adierazi dute ikastaroari jarraipena emateko asmoa dutela.