Goienak antolatutako Aratusteetako argazki lehiaketako saria jaso du Iratxe Arresek

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko martxoaren 7a

Iratxe Arrese Jon Harategiko jabearekin.

Aretxabaletako Jon harategiaren eta Hankabeltz urdaitegiaren produktuekin osatutako otarre bikaina etxean du dagoeneko Iratxe Arresek. Sorgin mozorrotu zen eskoriatzarra Aratusteetan eta Goienara bidali zituen hiru argazkietako bat izan zen saritua, martxoaren 6an egindako zozketan.

Otarreko produktuak

Jon harategiaren eskutik: ​

- Txuletak, lau.

- Gazta, zati bat.

- Txorizoak.

- Esparragoak, lata bat.

​Hankabeltz urdaitegiaren eskutik:

- Produktu iberiko sorta: txorizoa, saltxitxoia, urdaiazpikoa eta solomo iberikoa.

- Extremadurako gazta, igurztekoa.

- Botila bat ardo, Extremadurakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak