Joseba Iñurrategi pilotalekuko harmailak beteta izan dira, herriko haurren Aratuste-martitzeneko dantzak ikusteko. Luis Ezeiza herri eskolako 2 eta 3 urte bitartekoak hasi dira lehenbizi. Mari aske Super heroina izeneko mozorroa erabili dute horretarako.
Gero, Arizmendiko Jose Arana guneko 4 eta 5 urte bitartekoen txanda izan da. Deabruz jantzita irten dira dantzara, eta Deabruak gara izeneko kantarekin egin dute koreografia. Adin berdineko Luis Ezeizakoen txanda izan da gero, eta hauek ere Mari Aske Super heroina jantzita irten dira dantzara.
Arizmendi-Almen guneko LH1 eta LH2ko piratak abordatzera irten dira, ostean, denen aurrera. Luis Ezeizakoen dantzan, aldiz, lamiak, baserritar emakumeak, Mari Domingi… denak emakumez jantzita atera dira.
Almeneko bigarren ziklokoak txapeloz mozorrotuta egin dute dantza. Burua kapela koloredunez apaindurik ipurdia astintzera irten dira. Amaitzeko, berriz, Luis Ezeizako bigarren ziklokoak Munduko emakumeak mozorroaz irten dira. Ta zu, soilik zu kantua dantzatu dute, more koloreko hainbat bandera erabiliz.