Urdelardero eguna Eskoriatzan

Aitor Zuazabeitia 2019ko otsailaren 28a

Gaur Eskoriatzan, ohitura den moduan, Urdelardero eguna ospatu dute. Umeak herrian zehar ibili dira kalejiran eta goizeko 11:30ean herriko plazan abestu eta txistorra jan dute. Giro polita sortu da Eskoriatzako plazan, hasieran neska-mutiko guztiak taldetan banatuta egon dira formal formal irakasleek dena prest utzi bitartean. Ostean asko beraien txapelekin eta makilekin jolasean ibili dira, baina izan da, amaieran banatu dituzten txistorra mokadutxoei, kasu gehiago egin dionik ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak