Kaleko Urdangak taldearen kontzertua, gaur, Inkernun

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mar. 1a, 09:00

Kaleko Urdangak talde bergararra Eskoriatzan izango da gaur kontzertua eskaintzen, eta punk-oi! doinuekin betetako kantuak eskainiko dituzte Inkernu tabernan, 22:30ean.

2011n sortutako taldeak hiru kide zituen hasieran, Biru gitarra-jolea, Moto baxu-jolea eta Ekaitz bateria-jolea; gero, Remen abeslaria batu zen taldera. Ordutik, geratu barik ari dira, eta iaz argitaratutako Nortasuna izeneko azken diskoarekin arrakasta handia izaten ari dira. Hain zuzen, hurrengo hilabeteei begira, agenda beteta dute. Izan ere, Euskal Herrian joko dituzten emanaldiez gain, Espainian eta Frantzian ere izango dira kontzertuak eskaintzen.

Kantuetan, kritika sozial eta politikoa egiten dute, eta ereserkiz betetako disko horretan, gainera, Fermin Muguruzaren kolaborazioa ere izan zuten Biolentzia 1984 kantua argitaratzeko orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak