Liderra garaitu du Eskoriatzak (3-2) intentsitate handiko partiduan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ots. 25a, 11:14
Eskoriatza eta Gernikaren arteko partiduan.

Hamaseigarren jardunaldia izan zuen, atzo, Euskal Ligako Eskoriatza areto futbol taldeak, eta aurkaria, Gernikako lagunak taldea izan zen. Liderrak dira gernikarrak, baina, Eskoriatzak 3-2 irabazi zuen partidua, intentsitate handiko partidua bat jokatu ostean. Hala, sailkapenean hirugarren postuan jarri da etxeko taldea liderrarengandik lau puntutara.

Intentsitate handiko partidua izan zen atzo Manuel Muñoz kiroldegian jokatutakoa. Hala ere, garaipena ezinbestekoa zen, eta Iker Molinaren mutilek, kostata, baina lortu zuten.

Lehen zatian, Eskoriatzako jokalari bat kaleratua izan zen sarrera gogor baten ostean, eta horren ostean iritsi zen lehen gola. 0-1 galtzen hasi ziren eskoriatzarrak, baina atsedenaldiaren aurretik, partiduari buelta eman, eta 2-1 jarri ziren markagailuan aurretik.

Bigarren zatian, berriz, hiru puntuen bila irten ziren kantxara Molinaren mutilak, eta aukera asko izan zituzten arren, Gernikak partidua berdindu zuen. Ostean, falta ugari izan ziren, biak, garaipenaren bila gogor joan zirelako. Partidua amaitzeko minutu eta erdiren faltan, 3-2 jarri zen aurretik, etxeko taldeak penalti bikoitzez gola sartu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak