Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskoriatza areto futbol taldeko emakumezkoek garaipen garrantzitsua lortu zuten, atzo, Manuel Muñozen. Garoa Tabernaren aurkakoan, 4-0 irabazi zuten, eta hala, beraien helburua bete zuten. Hau da sailkapenean, lehen lauen artean jartzea.
Garaipen garrantzitsua lortu zuten atzo Eskoriatzako neskek. Intentsitate handiz jokatu zuten partidua jokalari guztiek, eta lehen zatian, golak sartzeko aukera ugari izan ostean, 2-0 joan ziren atsedenaldira. Bigarrenean, berriz, beste bi sartu zituzten, eta hala amaitu zen partidua, 4-0. "Hasieratik bukaerara arte guk dominatu dugu partidua. Gol aukera ugari izan ditugu, eta jokalari guztiek jarri duten gogoa izan da nabarmentzekoa. Horregatik lortu dugu garaipena, eta gure helburua bete dugu., Hau da, laugarren postua berreskuratzea. Orain, bertan mantentzea geratzen zaigu…", adierazi du Ander Romero entrenatzaileak.