Iñigo Barandiaran, pentsioez eta etorkizunaz, batzokian

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ots. 20a, 17:17

Iñigo Barandiaran ,EAJko Madrilgo Diputatuen Kongresuko kidea.

Datorren astelehenean, otsailaren 25ean, EAJko Madrilgo Diputatuen Kongresuko kide Iñigo Barandiaranek Pentsioak eta etorkizuna, EAJren ikuspegia izeneko hitzaldia eskainiko du Eskoriatzako batzokian, 19:00etan.

Donostiako Fakultatean Zuzenbidean lizentziaduna eta Arrasateko Udalean eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailean lan egindako Iñigo Barandiaran EAJ taldeko bozeramailea da Sustapen Batzordean gaur egun, eta astelehenean pentsioen gaineko hitzaldia eskainiko du Eskoriatzan.

Gipuzkoar funtzionario eta politikariak pentsiodunen eskaerak eta pentsioen sisteman etorkizunera begira aurkezten dituzten erronkak azalduko ditu. Hitzaldia, herritar guztiendako irekia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak