Disko guztietan moduan, Kaliforniako taldeen hardcore melodikoarekin eta Ingalaterrako punk-rockarekin betetako kantuak sartu dituzte azken lan horretan. Horiek hitz landu eta zainduekin hornituta daude. Estilo definitu horrekin, indarrez betetako emanaldi freskoa eskaintzea aurreikusten dute, orain arteko ibilbidean egin duten moduan.
Datozen emanaldiak
Herriko giroari eta musikazaletasunari indarra emateko asmoz, beste hainbat talderen emanaldiak izango direla adierazi dute Inkernutik. Martxoaren 1ean, Kaleko Urdangak taldea izango da, 22:30ean. Hurrengoen datak zehazteko dauden arren, Trigger, The Riff Truckers eta Screammer & Sinners taldeak ere izango direla adierazi dute.