E-Goitek kirol zerbitzuetako kideek eskainiko dituzte saioak, eta, adierazi dutenez, ziklon saioan ezin da izenik eman, bizikleta estatikoak behar direlako. Hala ere, zunba-n eta strongen izena eman daiteke. Horretarako, kiroldegira deitu beharko da, 943 71 53 28 telefono zenbakira; gaur da horretarako azken eguna.
Prezioari dagokionez, kiroldegiko bazkideek bost euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, aldiz, zazpi euro. Zunba ikastaroa, berriz, doakoa izango da, eta bertara joan nahi duenak oraindik lekua du.