Teresa Santiagok 101 urte bete ditu

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ots. 14a, 16:40
Teresa Santiago, zorionak ematera hurbildu diren kideekin.

Teresa Santiago eskoriatzarrak 101 urte bete ditu gaur eta hori dela-eta, zorionak ematera hurbildu dira bere etxera Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia den Maite Uribe, Jone Etxebarria Gizarte langilea, eta Nekane Oianguren eta Jose Mari Beamurgia, Olazar Erretiratu Elkarteko ordezkariak. Dantzari eta txistulari bat ere bertan izan dira aurreskua egiteko bere omenez. Dantzaren ostean lora sorta bat jaso du Udalaren partez, eta beste opari bat Olazar elkartearen izenean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak