Javier Luxor mentalistaren saiorako, sarrerak agortuta

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ots. 15a, 09:00
Javier Luxor mentalista.

Zientziaren Argitan, egia ala gezurra? zikloaren barruko azken hitzordua domeka honetan izango da, 19:00etan, Zaldibarren.Javier Luxor mentalistak Imposible ikuskizua eskainiko du, eta dagoeneko sarrera guztiak salduta daude.

Aste honetan, Zientziaren argitan, egia ala gezurra? izeneko egitasmoa izan da Eskoriatzan. Hori horrela, martitzenean, Bittor Rodriguez nutrizionistak elikadurari buruz egunero entzuten diren mitoen eta gezurren gaineko saioa eskaini zuen Zaldibar antzokian, eta eguenean, berriz,Victor Javier Sanz medikuak txertoen, homeopatiaren eta horrelako kontuez hitz egin zuen.

Domeka honetan, zikloari amaiera emateko, Javier Luxor mentalistak Imposible izeneko ikuskizuna eskainiko du, 19:00etan, Zaldibarren. Guztira, 140 pertsonarendako muga du antzokiak, eta sarrera guztiak agortuta daude. Hala ere, bertara doazenek saioarekin gozatuko dutela adierazi du Arantxa Unzueta Kultura teknikariak: "Ez naiz aditua honetan, mentalistek gure buruarekin jolasten dute, eta zerbait harrigarria ikusteko aukera izango da". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak