Aurretik ibili ondoren galdu egin du Eskoriatzak

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 9a, 10:32

Grupo EME Oiarso taldea hartu zuen atzo, Eskoriatzak, Manuel Muñoz kiroldegian, sailkapenean hirugarren dagoen talde indartsua hain zuzen ere. Parez pare begiratu zioten etxekoek eta aurretik ere joan ziren atsedenaldia arte, baina ezin izan zioten eutsi garaipenari (37-50).

Partidua gogotsu hasi zuten etxekoek eta aurretik joan ziren lehen bi laurdenetako une askotan; hala, irabazten ziren atsedenaldira iritsi zirenean. Hirugarren laurdenean, baina, aurrea hartu zuten errenteriarrek eta laugarrenean ezin izan zioten partiduari bueltarik eman etxekoek, besteak beste, bost falta adierazi zietelako bi jokalariri. 37 eta 50 emaitzarekin bukatu zen partidua.

Irabazterik izan ez arren entrenatzaileak adierazi du partidu ona jokatu zutela eta jarrera ona erakutsi; hortaz, pozik agertu zen jokalariek egindako lanarekin eta bide horretatik jarraitzeko asmoa agertu zuen hurrengo partiduak prestatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak