Eguraldi petralak eraginak izan ditu herriko hainbat txokotan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ots. 8a, 08:00
Aingeru Guardan, saihesbidearen eta bidegorriaren artean lurra eta harriak

Euri kopuru handia izan da egunotan, eta horrek herriko hainbat lekutan lur-jausi txikiak gertatzea eragin du. 

Dorleta auzoko errepidea, esaterako, urez bete zen urtarrilaren 31n, bidegorrian behera jausitako ur kopuru handiagatik. Hala, estolda trabatu egin zen, eta ura ezin pasa geratu zen.

 

Harri txikiak eta lurra errepidean

Saihesbidearen eta bidegorriaren artean, Aingeru Guardan ere, ur kantitate handiaren eraginez, errepidea pasa eta bidegorriraino iritsi ziren tontorretik eroritako lur eta harriak. Edozelan ere, ez zuen traba handirik eragin, eta bertatik pasatzeko ez dago arazorik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak