Panticosara eskiatzera joateko deialdia ireki dute

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ots. 7a, 12:27
Eskiatzailea. Argazkia: Pixabay

Urtero moduan, Panticosara irteera antolatu du Eskoriatza kirol elkarteak. Irteera otsailaren 16ko eta 17ko aste bukaeran izango da. Aurreikuspenen arabera, elurra egingo du aste bukaera horretan, eta eskiatzera joateko deialdia egin du elkarteak. Bertara joan nahi duenak 130 euro ordaindu beharko ditu eta izena Namaste belar-dendan eman beharko du. Informazio gehiago nahi duenak, aldiz, 943 71 43 27 telefonora deitu dezake.

Irteerara joateko 50 pertsonarendako muga jarri dute antolatzaileek, eta aldaketak izan daitezkeela adierazi dute. "Panticosara joan gara urtero, baina baliteke Candanchura joatea. Izan ere, ez gara inoiz bertan izan, eta lotan geratzeko leku gehiago eta merkeagoak daude. Izena ematen dutenekin erabakiko dugu hori…", adierazi du Garbiñe Uribe antolatzaileak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak