Astelehenean, Santa Ageda egun bezperan, Eskoriatzako elizateetan zehar aritu ziren baserriz-baserri kantu-eskean. Atzo, Santa Ageda egunean, aldiz, herriko kaleetan aritu ziren, eta honekin batera, arratsaldean, dantzak izan zituzten Fernando Eskoriatza plazan. Domeka honetan, errepikapena izango da, eta 19:00etan batuko dira, berriz, dantza egiteko.