Etxean jokatuta, bigarren postuari eutsi guran

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urt. 31a, 11:15
Eskoriatzako jokalaria gola ospatzen.

Euskal Ligan ari den Eskoriatza areto futbol taldea bolada onean ari da. Izan ere, Aretxabaletaren aurkako derbia irabazita (4-2) eta azken jardunaldian Sestao garaituta (3-5), bigarren postuan daude sailkapenean Iker Molinaren mutilak.

Asteburu honetan, berriz, etxean jokatu dute partidua, Manuel Muñoz kiroldegian, Tolosala taldearen aurka, domekan, 18:00etan. Hala, bigarren postu horri eutsi nahi diote eskoriatzarrek, eta gogor irtengo dira kantxara hiru puntuen bila.

Hamalaugarren jardunaldi hau erabakigarria izango da goiko postuetan mantentzeko. Izan ere, Mondrate taldea, eskoriatzarrengandik puntu bakarreko aldearekin, hirugarren postuan dago, eta laugarren sailkatuak, Scorpio talde ermuarrak, berriz, bi puntu ateratzen dizkio Eskoriatzari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak