Eskoriatzako Korrika Batzordeak lanari ekin dio

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urt. 24a, 12:19

Eskoriatzako Korrika Batzordeak bileraren ostean ateratako talde argazkia. Eskoriatzako Korrika Batzordea

Apirilean hasiko da 21. Korrika, eta Eskoriatzan ekimen hori bultzatu eta antolatzeko ardura izango duen batzordea sortzeko asmoz batzartu ziren eguaztenean herriko elkarte eta eragile ezberdinetako ordezkariak eta egitasmoaren parte izan nahi duten norbanakoak.

Arizmendiko Jose Arana guneko irakasle eta gurasoak, Almen gunekoak, gaztelekuko ordezkaria, EH Bildukoak, Atxorrotx Kultura Elkartekoak, Ederlanekoak, Talogileak, Bazarako kideak, udal ordezkariak eta Mari Karmen Arrieta Euskara teknikaria izan ziren bileran.

Ordu txikitan Eskoriatzatik

Apirilaren 14an, domekan, 05:19 bueltan pasako da Korrika Eskoriatzatik, eta batzarraren asmo nagusia izan zen egunerako egitaraua prestatzen hastea eta Korrikaren nondik norakoak azaltzea.

Lan banaketa eta antolaketa

Korrikak zabaldu nahi duen mezuaren gainean omendua izango den Txilardegiren bueltan eta Korrika laguntzailea egiteko jarraibideak zeintzuk diren azaldu eta azalpenak eman ziren. Horrez gain, ikastetxeek antolatuko duten Korrika Txikia ere izan zuten hizpide, eta, Korrika egunerako egitarauari dagokionez, hurrengo batzorderako eramango dituzte iritzi eta proposamenak.

Bigarren bilerarako deialdia

Korrika Batzordearen bigarren bilera otsailaren 6an, eguaztenean, izango da, 18:00etan, kultura etxean. Horrekin batera, otsailaren 28an, Urdelardero eguna dela aprobetxatuz, arropa salmenta egingo dute, plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak