Leteko bideko lanak izan dituzte hizpide galde-eskeen tartean

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urt. 24a, 11:38
Hasi dira Leteko bideko lanekin.

Martitzenean izan zen urteko lehenengo ohiko osoko bilkura, eta, gai zerrendako puntuez gain, galde-eskeen tartean, Aitor Zubizarreta EH Bilduko bozeramaileak Leterako bidean izandako lur-jausiaren lanen bueltan galdetu zuen.

Bertan makineria ikusi duela adierazi zuen Zubizarretak, eta lanak dagoeneko hasi ote diren galdetu zuen. Horren harira, Josu Ezkurdia Hirigintza eta Mugikortasun batzordeburuak baiezkoa erantzun zion, nahiz eta aurreikusi baino beranduago hasi dituzten lanak. Hori horrela, Morga SL enpresak egingo ditu, eta aurrekontua 105.000 eurokoa da. Letera bideko errepidea birjartzea eta GI-627 errepide azpiko oinezkoentzako pasabidea egokitzea izango da lanaren funtsa. Hain zuzen ere, lanek bi hilabete iraungo dute.

Argiteria jartzeko aprobetxatu

Obra egingo dutela aprobetxatuz, Sorautz eta Elorreta arteko bidegurutze horretan eta kanposanturako bidean argiteria jarriko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak