Iaz jaiotako haur adina zuhaitz landatuko dituzte domekan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urt. 23a, 16:31
Iaz, Elorretan, zuhaitzak landatzen.

2018an, 22 jaiotza izan ziren Eskoriatzan, eta, haien gurasoek, familiekin lagunduta, aitzurrak hartu eta zuhaitzak landatuko dituzte, urteroko ohiturari jarraituz.

2017an, hainbat zuhaitz landatu zituzten Arbiñoste eta Santa Marina artean dagoen berdegunean, baina, ihartu egin direnez, berriz landatuko dituzte eremu horretan. Honela adierazi du Saioa Altzuak, Ibarraundi museoko langileak: "Lizarrak eta haltzak landatuko ditugu, Arbiñosten, erreka alboko berdegunean. 22 jaiotza izan dira 2018an, eta horien gurasoei gutuna bidali diegu ekimenean parte hartzeko gonbidatuz".

Hori horrela, domekan, 11:00etan batuko dira Ibarraundi museoan, eta, bertako langileek hainbat argibide eman ostean, landaketa egingo duten eremura joango dira. Amaitzean, talde argazkia aterako dute batzen diren guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak