Eskoriatza Lagunkoia taldekoek herri diagnosia aurkeztuko dute

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urt. 21a, 08:57
Eskoriatza Lagunkoia taldekoak bileran.

Eskoriatza Lagunkoia herriko hogei erretiratuk osatutako taldea da, azkeneko bi urte eta erdian Eskoriatzako egoera landu eta aztertzen ibili dena, eguneroko bizitzan dauden arazoak identifikatu eta horientzako irtenbideak proposatzen. Egindako lana udal ordezkariei pasata, gaur, 19:00etan, Zaldibarren, herritarrei aurkeztu nahi diete proiektua, eta, hori horrela, bertaratzeko dei egin nahi izan die herritarrei.

Herria hobetzeko lan horrek zortzi arlo hauek batzen ditu: aire zabaleko espazioak eta eraikinak; garraioa; etxebizitza; parte-hartzea eta gizarte sarea; herritarren parte-hartzea eta enplegua; errespetua eta inklusioa; komunikazioa eta informazioa; eta gizarte eta osasun zerbitzuak.

Diagnosia ikusgai

Osasunerako Mundu Erakundetik (OME) datorren proiektua da, eta www.euskadilagunkoia.net webgunean ikusgai dago egindako diagnosia, eta baita Udalaren partetik jaso dituzten lehen erantzunak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak