Craic 'n' Roll talde irlandarrak rock-and-rolla eskainiko du

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urt. 11a, 11:12

Donna Dunne abeslariak eta Philip Doyle gitarra-joleak emanaldi akustikoa eskainiko dute datorren egubakoitzean, Inkernun, 22:30ean. Irlandatik datorren taldeak rock-and-roll, country eta gipsyjazz estiloak uztartzen ditu eta ikuskizun dibertigarria eskainiko du.

Urrian Arrasaten izan ziren, eta, bertan izandako arrakastaren ostean, Eskoriatzara datoz. Bi musikariak bi urtez izan dira lanean Voodoo izeneko lanarekin, 2017an Erresuma Batuko rockand-roll charts-ean lehen postuan izan zena The Mystery Men taldearekin. Ondoren, The King of Rock n Roll lana atera zuten, eta orain, bikote moduan, Craic 'n' Roll talde berriarekin datoz. 

Diablo Records diskoetxeko burua da Philipe Doyle, eta Aretxabaletako Screamers And Sinners taldearen disko berria produzitzera geratuko da. Hypnosia izeneko diskoaren grabaketak astebete iraungo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak