Enaitz Testa bigarrena izan da Euskadiko txapelketan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urt. 11a, 10:17
Enaitz Testa lasterketan.

Enaitz Testa eskoriatzarra bigarren postuan geratu da Euskal Motoziklismo Federakuntzak antolatzen duen Euskadiko motokros txapelketan. 65 MX mailan aritu da denboraldi honetan lehenengoz, eta, emaitza bikaina lortuta, denboraldi berria prestatzen ari da.

11 urteko motorzalea txikitatik entrenatzen da baserrian, bere aitak egindako zirkuituan. Aurten, gainera, jauzi handiagoak egiteko atondu dute ibilbidea eta zailtasun gehiago jarri dizkiote, gogorrago entrenatzeko. Hori horrela, orain arte KTMk babestu ditu Enaitz eta anaia txikia Aratz motorzaleak. Aurten, berriz, Yamahak babestuko ditu, eta Espainiako txapelketa eta Euskadikoa egingo dituzte biek.

Txikia, baina gogorra

Aratzek, anaia gazteak, gaur bete ditu 9 urte, eta, Enaitzen moduan, denboraldi bikaina egin du; sailkapen orokorrean seigarren geratu da. Hala ere, duela gutxi izandako istripu batean ukondoa hautsita, errekuperatu da dagoeneko, eta ari da lasterketetan parte hartzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak