Kukumix antzerki talde nafarraren Venecia izango da aurten Zaldibar antzokian antzeztuko den lehen lana. Urtarrilaren 13an izango da, 19:00etan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Manuel Muñoz kiroldegian, lau eurotan lortu daitezkeenak. Hala ere, denak ez badira saltzen, egunean bertan leihatilan ere erosteko aukera izango da.
Leire Ruiz eta Iratxe G. Urizek zuzendutako lana, drama komiko bat da, eta zita-etxe batean batutako elkartasunaren, xalotasunaren eta maitasunaren kontakizun bat egingo dute protagonistek.