Manuel Muñoz kiroldegia lepo bete zen atzo, abenduak 15, iluntzean, Angel Bañares (Castañares, 1944) agurtzeko. Musikari lotua beti, 21 urte zituela etorri zen Eskoriatzara, eta musika bandaren zuzendari izan da 35 urtez. Beheko Errota musika eskolan irakasle lanetan ere urte askoan, egindako lan hori guztia eskertu gura izan zioten atzoko ekitaldiarekin.
Musika eskolako neska-mutikoek kantuan egin zuten, eta irakasleek hainbat abesti eskaini zizkieten elkartutakoei. Ondoren, Bañaresek zuzendutako azken pieza jo zuen bandak. Aurreskua dantzatu zioten dantzariek eta txapela jaso zuen oparitzat txalo zaparrada artean. Azkenik, batuta Jesus Urrutiari eman zion, eta berak musikari lekua hartu zuen bandako gainerako kideen artean.