Patxi Ramirok zuzendutako lanean, oholtza gainean arituko diren aktoreak eskoriatzarrak dira: Josune Zubia, Bea Rubio, Jaione Larrañaga, Mari Jose Hernandez, Elena Arizpeleta, Isabel Mesa, Jesus Perez, Beni Flores eta Juani Gonzalez. Hori horrela, Zortzi emakumeren bidaia pertsonala kontatzen du Desbloqueadas izeneko istorioak. Norbanako bakoitzak bizitza eta motibazio ezberdinak ditu, baina bat egiten dute proiektu bat aurrera eramateko. Horrela, euren zalantzak, beldurrak, oztopoak eta blokeoak gainditzea lortuko dute.
Abenduaren 23ko bigarren saio horretarako sarrerak jadanik salgai daude kiroldegian, 4 eurotan. Ikuskizuna, aldiz, gazteleraz izango da.