Horrekin batera, musika eskolak urtero antolatzen duen Gabonetako kontzertua eskaintzeko ere aprobetxatuko dute. Beraz, ikasleek eta irakasleek hainbat abesti joko dituzte. Batzuk; bakarrik; beste batzuk, taldean. Hala, instrumentu ezberdinen musikaz gozatzeko aukera izango da.
Antolatzaileek adierazi dute sorpresak ere izango direla, baina ez dute nahi izan ezer aurreratu; herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte bertara.