Etorkizuneko Eskoriatza egiteko ekarpen jardunaldiak, zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko abe. 12a, 11:52
EH Bilduk antolatutako herri-bilera kultura etxean izango da.

Herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz, EH Bilduk herri-bilera antolatu du zapaturako. 2030ean, nolako Eskoriatza izan nahi dugu? lelopean, kultura etxean izango da hitzordua, 10:00etan, eta 12:00etarako amaituta izatea aurreikusten dute.

Bertan, lau taldetan banatuta, honako lau puntu hauek landuko dituzte: hirigintza, herri integratzailea; herri bizia: kirola, kultura, euskara, hezkuntza; herri soziala, denona; eta garapen ekonomikoa, herri bizitza.

"Gure bailaran eta mundu osoan aldaketa handiak gertatzen ari dira eta gertatuko dira; horren aurrean, herri egitasmo sendoa behar dugu. Proiektu estrategiko honekin, irismen handikoa izango den abiapuntua martxan jarri nahi dugu, eskoriatzarren beharrak gizarteratu eta herri eztabaida isiotuz", adierazi dute EH Bilduko ordezkariek. Hori horrela, herri bilera irekira joan ezin nahi duenak ekarpenak egin ditzake mezua bidaliz eskoriatza@ehbildu.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak