Bi urte dituzten haurretatik hasi eta adin guztietara arte zuzendutako jostailu eta mahi jolasak izango dira, eta urtero merkaturatzen diren jolasekin ere hornitu dute erakusketa. Hori horrela, bertaratzen direnek hauek ikusi eta frogatzeko aukera izango dute.
Erakusketa, 17:00etatik 19:30etara bitartean izango da zabalik abenduaren 3tik 5era bitartean, kultura etxeko hitzaldien gelan.