Indarkeria matxista salatu dute

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 30a, 10:25

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna Eskoriatzan.

Pasa den domekan, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen, eta, beste hainbat herritan moduan, Eskoriatzan elkarretaratzea egin zuten. Udalak, Feminista taldeak eta Gu Denon Artean taldeak deituta, herritar ugari batu ziren plazan, eta antzezpena ere izan zen, @remociones antzerki taldearen eskutik.

Eskoriatzako Udaleko Berdintasun sailak herriko talde ezberdinekin antolatutako egitarauaren barruan, hainbat ekintza egin zituzten pasa den domekan. Indarkeria matxistaren biktima izan den pertsona batek esandakoak entzun ahal izan zituzten bertaratu zirenek, lehenengo, eta ondoren, tratu txarren egile izan direnekin errehabilitatze lanak egiten duen profesional baten hitzak entzun ahal izan zituzten.

Bi saioetan entzundakoekin, tratu txarren egileak eta tratu txarrak jasotzen dituztenen estereotipoak ezberdinak izan daitezkela, feminismoaren kontzentzia hartzea ezinbestekoa dela…, besteak beste, atera zituzten ondorio gisa.

Eskerrak antolatzaileen partetik

Amaitzeko, @emociones taldearen antzezpenak ere izan zituzten, eta mezu handiko lanak eskaini zituzten bi saioetan. Hori horrela, Feminista taldeko kideek eskerrak eman nahi izan dituzte: "Eskerrak eman nahi dizkiegu @emociones taldekoei. Denbora oso laburrean, hunkitzeko moduko bi antzezpen eskaini zizkigutelako, eta eskerrak eman nahi dizkiegu, bestalde, biktima izan diren bi emakumeei emandako informazio eta problematikaren kontzientzia zabaltzearren".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak