Euskalgym Nazioarte mailako gimnastekin burutzen den ekitaldia da, eta aurtengoan, Barakaldoko BEC-en ospatu da. Bertako harmailetatik 9.000 pertsona baino gehiago pasa dira munduko gimnasta onenak ikusteko asmoz.
Espainiakorako esperientzia ederra
Mazen modalitatean, taldeka, sekulako lana egin zuten bost gerlarien arteko interpretazio bat eginez. Horretarako, Survivor taldearen Eye of the tiger abestia erabili zuten. 16,8ko nota jaso zuten, eta datorren astean jokatuko den Espainiako txapelketara begira, oso baliagarria izan daiteken esperientzia eduki dute. Espainiakoa, Iruñean jokatuko da abenduaren 13tik 16ra bitartean, eta han egongo dira eskoriatzarrak.
Zapatu honetan, berriz, Eibarko Ipurua kiroldegian XX, San Andres torneoa jokatuko da 14:00etatik 19:00etara bitartean, eta bertan izango dira Nahia eta Lorea, beraien taldekideekin batera, Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Madrid, Gaztela eta Leon eta Aragoiko 18 talderen artean lehiatzen.