Sarrionaindiari buruzko 'Gure Oroitzapenak' filma, domekan, Zaldibarren

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 28a, 08:54

Joseba Sarrionaindia idazlearen obran oinarrituta hamabi zinegilek taldean egindako Gure oroitzapenak filma ikusteko aukera izango da domeka honetan, 19:00etan, Eskoriatzan. Sarrera, borondatezkoa izango da, eta euskarazko filma den arren, gaztelerazko azpitituloekin proiektatuko da Zaldibar antzokian.

Donostiako zinemaldian estreinatu berri da Gure Oroitzapenak lana, duela bi hilabete, eta domeka honetan, abenduaren 2an, Zaldibar antzokian ikusteko aukera izango da.

Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia. Hala, Sarri iruditan agertzea du helburu Gure oroitzapenak filmak. Eta nola egiten da hori? Bada, ez da egiten argazki zuri-beltzezko argazki harekin, edo 2016ko amaieran hainbat hedabidetan agertutakoarekin. Poeta ez da ezer, bere obra ez bada. Eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko modua, bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izan dute.

Literaturaren munduan agertzen diren elementuetako asko agertuko dira filman, zalantzarik gabe: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, nora eza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura… Asmo horrekin, Euskal Herriko eta beste hiru herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak