Lehenengo abestia Angel Bañaresek zuzendu du, eta hortik aurrerakoa Urrutiak. Ofizialki bere lehena izan arren, aurrez ere ibili da banda zuzentzen. "Dagoeneko ondo ezagutzen naute", dio.
Hau Urrutiaren lehena izan den moduan, Gabonetan izango da Bañaresen azkena, eta hor egingo dute behin betiko batuta aldaketa. Izan ere, omenaldia egingo diote Bañaresi kiroldegian, eta biek egingo dituzte zuzendari lanak. Eskoriatzako Musika Bandaz gain, musika eskolako ikasleek ere eskainiko dute euren emanaldia.