'Emakume aurpegidun Nikaraguar erresistentzia' erakusketa astelehenera arte ikusgai, Ibarraundin

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 17a, 18:01
'Emakume aurpegidun Nikaraguar erresistentzia' erakusketa.

Aupa Nikaragua plataformak antolatuta, 'Emakume aurpegidun Nikaraguar erresistentzia' erakusketa jarri berri dute Eskoriatzan, Ibarraundi museoan. Astelehenera arte egongo da ikusgai, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Eguenetik ikusgai dagoen erakusketak, 2018ko apirilaren 18an eman ziren hiritar-protesta baketsuen aurrean gobernuaren errepresioa bistaratzen du Nikaraguako emakumeen begiradatik. Protesta horiek polizia nazionalak, talka-taldeek eta gobernuari loturiko talde paramilitarrek erreprimitu zituzten, indarraren gahiegizko erabilera eginez eta sarraski krudelena eraginez ikasle, nekazari eta herritarrengan orokorrean; kontutan hartu behar da bake-garaiean egindako errepresioa dela.

Nazioarteko giza-eskubideen alorreko hainbat erakundek Nikaraguako gobernua ikertu eta salatu dute giza-eskubideen urraketa larriengatik baina Ortega-Murillo gobernuak ez du gertakarion existentzia onartzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak