Eskoriatzak ezin izan du Take taldearen aurka (42-51)

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 17a, 17:46
Eskoriatza eta Take arteko neurketan.

Eskoriatzako senior mailako saskibaloi taldeak partidua izan zuen atzo, egubakoitza, Manuel Muñoz kiroldegian. Aurkari moduan, Tolosa Adiskideok Kirol Elkartekoak izan zituzten, TAKE moduan ezagunak direnak, eta Eskoriatzako neskek lan ona egin bazuten ere, ezin izan zuten irabazi. 42-51 amaitu zen partidua.

Eskoriatzako senior emakumezkoak gogotsu atera ziren kantxara, baina ezin izan zituzten tolosarrak garaitu. Hasieratik, markagailuan, aurretik aritu ziren aurkariak, eta amaieran ere ezin izan zioten buelta eman partiduari. Hala azaldu du Angel Esperesate entrenatzaileak: "Ondo aritu ginen partidu guztian zehar, eta berdinketa puntu batetara iritsi ginen arren, ezin izan genien aurrea hartu. Hala ere, talde txikia dugu, zortzi jokalarirekin, eta denboraldia oraintxe hasi da. Hala, hainbat partidu oso onak jokatu ditugu, eta hurrengo erronka, taldea ondo formatzea izango da".

Datorren asteko jardunaldian, etxetik kanpo jokatuko dute Eskoriatzako neskek, Cafes Aitona Askatuak taldearen aurka. Zapatuan, 20:00etan, Donostiko Paco Yoldi kiroldegian izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak