'Ahobizi' eta 'belarriprest' txapak eskuragarri izango dira bihartik aurrera, kultura etxean

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 14a, 16:32

Euskaraldia Eskoriatza batzordekideak bileran.

Euskaraldia Eskoriatza Batzordeko kideak bihar hasiko dira Euskaraldia egitasmora begirako txapa banaketekin. Astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara bitartean eta egubakoitzean, 18:00etatik 20:00etara bitartean banatuko dituzte, kultura etxean.

Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia 11 egun euskaraz egitasmoa, eta ekimenean parte hartuko duten Eskoriatzako herritarrek jaso dezakete eguenetik aurrera beraien ahobizi edo belarriprest txapa. Aste honetako datuen arabera, 610 pertsonak hartuko dute parte Euskaraldian: 199 belarriprest eta 411 ahobizi, hain zuzen ere.

Euskaraldirako prest

Azaroko lehenengo bi asteetan informazio saioak ematen izan dira batzordekideak, ia egunero, eta 114 herritar pasa dira bertatik. Hori horrela, saioen gaineko balorazio positiboa egin dute antolatzaileek eta bertaratu direnek. Horrekin batera, azaroaren 23an hasiera ekitaldia izango da, 19:00etan, herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak