Txalo Produkzioak antzerki konpainiaren Zoaz pake santuan lanean, bikote batek daraman bizimodu aspergarria antzeztuko da. Hori amaitzeko, andreak gizona pozoitzea erabaki du, eta, ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio gizonari. Hala, aurreikusita duen plana hankaz gora jarriko zaio barrez lehertzeko moduko komedia horretan. Egundoko ustekabez hornituta dago bikote barregarri horien antzezlana, eta, akats, ahulezia eta baldartasun ugari dituzten arren, aldi berean, dibertigarri eta maitagarri ageriko dira.
Euskarazko lan horretarako sarrerak lau eurotan erosi daitezke aldez aurretik kiroldegian, eta, aretoa ez bada betetzen, leihatilan, egunean bertan erosteko aukera ere egongo da.