Virginia Imaz sakonago ezagutu ahal izan dute eskoriatzarrek

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 8a, 16:12

Eskoriatza Euskaraldia Batzordeak antolatuta, eguaztenean, Dorleta Kortazarrek Virginia Imaz clown eta ipuin kontalaria elkarrizketatu zuen, Zaldibar antzokian. 

Kortazar ahobizi paperean eta Imaz belarriprest-arenean, elkarrizketa intimoa eta goxoa izatea zen antolatzaileen asmoa, Virginiaren lanetik harago elkarrizketa pertsonalagoa eskainita, eta halaxe izan zen. Imazen lanbideaz, euskaraz, eta abarrez hitz egin zuten. Hain zuzen, Imazek bere bizitzako hainbat pasarte kontatu zituen, eta euskararekin bizi izandako pasarteekin gustura geratu ziren antzokira gerturatutakoak.

'Belarriprest' profilen bila

Belarriprest profila herrian gehiago zabaltzeko asmoz antolatutako egitasmoan, euskaldun eta erdaldun jendearen zubi-lanaren garrantzia azpimarratu zuten. Horrez gain, euskarazko hitzen garrantzia azpimarratu zuen Imazek: "Badaude hitz batzuk euskaraz; bihotza, jatorra… bezalakoek gazteleraz zentzu ezberdina dutela…".

Euskaraldia Eskoriatza batzordeko hainbat kide Virginia Imazekin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak