18:30ean hasiko da, Fernando Eskoriatza plazan, eta, guztira, Euskal Herriko ardo zuri mota bat eta hiru beltz izango dira aukeran. Errioxakoen artean, aldiz, zuri bat eta hiru beltz eta Espainiakoak, zuri bat eta hiru beltz ardo mota. Horrez gain, urtero moduan, pintxo apartak izango dira. Aurten, hiru ezberdin izango dira: foiea, konfita eta odolostea piperrekin, hain zuzen ere.
