Ertzaintzak jakitera eman duenez, gizonezko bat zorabiatu egin da Atxorrotxen gaur eguerdian. Laguntzeko deia jaso du Ertzaintzak baina ezin izan dute ezer egin gizonezkoari laguntzeko. Testiguek kontatu dute gaizki sentitu eta zorabiatu egin dela. Gorpua autopsia egitera eraman dute forentsearengana. Gizonezkoa gasteiztarra zen eta 70 urteren bueltan zituen.