Arimen gauko egitarauan azken orduko aldaketak

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urr. 31a, 16:12

Euria iragarrita dago egun guztian zehar, hori dela-eta Arimen Gauko egitaraua mantentzea erabaki da, baina ibilbidea herrian zehar izango da eta plazako akelarrea frontoian egingo da.

Hona hemen egitaraua:

18:30etan plazan: Arimen ibilbidea plazan. Plazatik Ibarraundi museora joango da ibilbidea berriro ere plazara itzultzeko. Ibarraundin eta kultura Etxean ipuin kontakizuna izango dute haurrek.

20:00etan Akelarrea frontoian. Momorruekin batera herriko haur eta helduek dantza egingo dute.
Behin dantzak amaituta sorgin edabea ere frontoian banatuko da.

20:30etatik aurrera, beldurrezko laburmetraien emanaldia izango da gaztelekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak