Euskaraldia zer den azaldu eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko denaren berri emango du modu umoretsuan. Domekan izango da, 19:00etan, Zaldibar antzokian, eta sarrera lau eurokoa izango da.
Egizabalek eskainiko duen emanaldi honek Euskaraldia zer den gizarteratzea izango du helburu. Egitasmoaren nondik norakoak azalduz eta honen baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azalduz. Azken finean, hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragin nahi du antzezleak. Horretarako, ikusleak egoeran jarri nahi ditu ahobizi eta belarriprest rolak, euskaldun berri eta euskaldun zaharren egoerak adibide moduan erabilita. Izan ere, norbere hizkuntza jokabideen hausnarketa probokatuko du.