Aholku-sorta formakuntza saioak emandakoarekin, pozik

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urr. 25a, 12:29

Aholku-sorta lehen formakuntzan batu zirenak. E

Euskaraldiaren berri emateko bi formakuntza saio izan dira aste honetan, kultura etxean. Bata astelehenean izan zen eta bigarrena, berriz, eguaztenean. Bertan batutakoek saio ederra izan zuten, Euskaraldian izango diren zailtasunak identifikatu eta horiek aztertzeko.

11 egunetarako prestatuago

Saioaren helburua izan zen jendea segurtasunez iristea 11 egunetara, egin behar duena ondo ezagututa, lasai eta seguru. Horrez gain, teoria pixka bat izan arren, orokorrean, dinamikoak izan dira saioak, eta, praktika horretan, Euskaraldian gertatuko diren egoera desberdinak jarri zituzten.

Formakuntzetan izan zirenak pozik geratu ziren. Honako hau adierazi zuten: "Ariketak balio izan dit egoera zailak egongo direla jakiteko, baina nola aurre egingo diegun ulertzeko baliagarria izan da. Ni motibatu egin naiz. Saioak lasaitu egin nau. 11 egunak zer izango diren ikusten lagundu dit. Saioa atsegina izan da, ez aspergarria, eta eskertu egiten da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak